Info
Elhuyar fundazioak eskatuta, saioa egin genuen Arrasateko Polo Garaian. Bitxia izan zen Elhuyar fundazioak zientziarekin lotutako kontuak egiten dituelako baina erronkei beldurrik ez diogunez eta Maisha MC gure abeslari kuttuna zientzialaria denez (beste gauzen artean), bertara joan ginen gure txoua eskaintzera. Sari banaketa ere bazen eta hainbat gauza uztartu genituen. Maisha eta biok egiten dugunaren azalpenak eman genituen eta ondoren break dantzarien saioa izan zen (Angel Melhoy, Amaia, etab). Maishak hainbat kantu abestu eta saioaren eta sari banaketaren aurkezle lanak ere egin zituen. Edozertarako mutila gure Maisha :-)
Bitartean gure grafiteroek ekitaldiko maskotaren irudia margotu zuten...

Horrela aurkeztu zigun antolatzaileetako batek egin asmo zutena:
Elhuyar fundazioak urteak daramatza zientziaren dibulgazioan eta beste ekintza batzuen artean, eskolarteko zientzia-olinpiada bat antolatzen du, Zernola Olinpiada hain zuzen ere (ikus www.zernola.net). Hilero, gaztetxoek zientziaren inguruko proba bat gainditu behar dute, eta urte amaieran puntu gehien jaso dituzten hiru taldeak bi eguneko egonaldi bat irabazten dute gela osorako. Baina ez hori bakarrik, festa edo sari-banaketa bat ere antolatzen dugu lehenengo 5 ikasgela sailkatuentzat, eta hori dela eta jartzen naiz zuekin harremanetan.
Aurtengoan, Polo Garaian (Arrasaten) egingo dugu sari-banaketa ekitaldia. 12-14 bitarteko 100 bat gaztetxo etorriko dira, eta goizean O�atiko Arrikrutz kobazuloak bisitatu ondoren, 11ak aldera Hip Hop espektakulu bat eskaini nahi diegu. Hori bai, euskaraz izan behar da, eta zientziarekin uztartzea nahiko genuke. Espektakuloaz gain, sari-banaketa egin beharko litzateke, eta hau ere espektakuluarekin uztarturik.
Mila esker Rakel, Lorea, Ana eta gainontzekoei.
